XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orduan ezta arimarentzat atsekabe eta naigabe andiagorik.

Jainkoak bertan bera itxi daualakoan dago.

Orixe zan Job'ek, Jainkoak egoera orretan eukala, nabaitzen eban nekerik andienetakoa, berak esan eban lez:

Zergaitik ipiñi nozu zeure aurka eta nire buruarentzat ain astun eta nekagarri? (Job 7,20).

Argi orretan ikusten dau, bai, arimak argi, argi illuna dan arren, bere loitasuna, eta argi jabetzen da eztala bera nor Jainkoaren aurrean ez beste iñoren aurrean agertzeko.

Eta miñik andiena emoten deutsona, eztala iñoz besterik izango eta bereak egin dauala.

Ain dauka bere gogoa bere gatx eta uskerietan sartuta.

Guztiak begi-begietan ipinten deutsoz jainkozko argi illun onek eta argi ikusten dau bera ezingo dala izan beste ezer.

Adiera orretan artu geinke Dabid'ek esan au bere:

Bere gaiztakerien erruz zigortu dozu gizona; urratu eta artu egin deutsozu bere arima, armiarmak bere erraiak urratzen dituen antzera (Sal 38,42).

6. Bigarren neke-iturria arimak bere izatezko, egitezko eta gogo-barruko aultasuna dau.

Jainkoaren argi onek arima sendotu eta ondo ezteko, gogor samar joten dauanez, ain min andia artzen dau, ia bea jo eragitekoa, batez bere gogorren joten dauanean; orduan sentzumena eta gogo-barru guztia, zama astun eta illun bat gaiñean baleu lez, nekearen nekez il aiñean jarten jako, iltea pozgarriago eta obetzat leukela.

Egoera au bere barruan ikusirik, Job'ek esan eban:

Eztot nai Jainkoak ain gogor artu nagian, bere anditasunaren pisupean lertu ez nadin (Job 23,6).

7. Zama orren eta pisu orren azpian lertuta lez, arima lekutan dago Jainkoaren gogoko danik uste izateko; iruditu bere egiten jako, eta alan da izan bere, amaitu zirala beretzat poztasun apurren bat emoten eutsoen zer guztiak eta eztauala nork erruki arturik bere.

Ari orretara dator Job'ek esan au bere:

Erruki izan zakidaze, erruki, zuok, nire adiskideok, Jainkoaren eskuak jo nau-ta (Job 19,21).

Gauza arritzekoa eta erruki izatekoa benetan arimaren auleria ta loitasun au ainbestekoa izatea; Jainkoaren eskua berez ain biguna eta leuna izanik, arimak emen ain astun eta bere aurkakoa sentitzea; eta ori gogor joten eztauala, ikutuaz bakarrik eta deutson errukiarren, arimari mesedetzat egiten deutsala, eta ez zigortzearren.